Erreportai hoentan , beste ibilbide zoragarri bat erakutsi nahi dizuet, dagoeneko 2012.eko Aizkorrin Barrena mendi martxa prestatzen hasi gara, Ttipi Ttapa ibilbidea, erreportai honetan erakutsiko dudanarekin oso hantz haundia izango du. 2009.ko martxa bezala Brinkolatik hasi eta Agirrezabal baserritik Aztiriraino iritsiko gara. Segidan Aizpururaino igoz, Aztiriko "Barkua", haindik Aizpeako meategirano jeitsiko gara. Bueltatzeko Alustitzainera igo eta Larrosaindik, berriz Brinkolara.
Data: 2012-3-29
Eguraldia: Udaberriko egun zoragarria
Distantzia: 17 Km
Igoera: 800 m
Altuera maximoa: 784 m (Alustitzain)
Iraupena: 3.45 ordu
Tontorrak: Ez
Hasiera eta bukaera: Brinkolako tren geltokia
Ibilbidea Brinkolako tren geltokitik egingo dugu, bertara hurbiltzeko bi aukera ditugu
- Legazpitik etorrita: Legazpi herritik 3 kilometrotara Brinkolako bidegurutzean ezkerrera hartzen dugu, argazkian agertzen den moduan, bi kilometrotara Brinkolan gaude
- Oñatitik etorrita: Udanako gaina pasa ondoren, kilometro pare batera Brinkolako gurutzbidea dugu, eskubira hartu eta segituan helduko gara
Aizkorrin Barrena mendimartxa guztiak bezala, ibilbidea Brinkolan hasten da
Ahatak
Zubiaren azpitik pasako gara
Zubia haundi haundia da
Kiskaltzeko labeak: 900ºC azpiko tenperatura erabiliaz mineral burdinaren karbonatoa kiskali egiten zen, anhidrido karbonikoa duseztuz eta burdina oxido bihurtu bere kalitatea hobetzeko. Labea mailaka betetzen zen, bi mineral geruza artean erregaia jarriaz, 1000 kg mineraleko 5 kg ikatz. Betealdi bakoitzean 3-5 tona mea kargatzen zuten. Labbeak etengabe lan egiteko, mineral kiskalia beheko sei ahoetatik eman ahala, ginetik gordina kargatzen zen.
Kiskalitako mineralaren biltegia: Labeetatik ateratako kiskalitako mea, errail eta baginetak erabiliz azpiko biltegietara eramaten zen. Biltegiak husteko zortzi aho ditu azpiko aldean. Hauetan betetzen ziren mineral-baldeak eta bertatik abiatzen zen kable bidezko garraio sistemak eramango zituen
Garraioa: Hasieran, kable sistemak minerala Aizpitatik Barrenolara (Mutiloa) eramaten zen. Bertan Ormaiztegiraino garraituko zuen meatze-tren berrian (4.5 km) kargatzen zen, handik Norteko Trenean Pasaiko porturuntz bideratzeko. Itsasoak Europako merkatuetara iristea ahalbidetzen zuen. Geror Aizpita eta Ormaiztegiko Trena zuzenean lotzen zituen kable sistema bat eraiki zen.
Minerala

1 comentarios :
Expectacular , menuda envidea.
Todavia falta mucho para la marcha de Brinkola que sin duda alli estaremos.
Publicar un comentario