0
miércoles, 7 de septiembre de 2011

Mingala Birmania Ikusentzunezkoa

Udara honetan birmaniar herria ezagutzeko aukera izan dut. Mendeetan zehar birmaniar herriak asko sufritu du eta azkeneko bost hamarkadetan diktadura zorrotz bat jasan dute. Gaur egun, herria gobernu ustel baten menpe dago. Birmanian 135 etnia daude eta 60 hizkuntza, baina, gobernuak 60 etnia ez ditu onartzen. Horregatik, herrialde osoan 15 gerrilla daude. Hala ere, birmaniar herriak bere zintzotasuna, maitagarritasuna, irribarrea, harrera, sakrifizioa, esfortzua edo sufrimendu amaigabea erakusten digu. Herri honek bizitza aurrunterako behar diren gauza asko falta ditu, baina, eguna aurrera ateratzeko gai da eta beti irribarrea aurpegian.






Argazki gehiago ikusteko