Honako honetan Aizkorrin Barrena mendi martxako ibilbidea berriz aztertu nahi nuen. Brinkolatik hasi ginen eta Ttipi Ttapak egin behar dituen azken kilometroak aurkako norantzan egin genituen, Alustitzaingo leporaino hain zuzen. Hemendik aurrera Zanpa Zanpa ibilbidea Brinkolaraino bidea jarraituz
Duela hilabete batzu, martxaren lehen kilometroak izango diren kilometroak Aizpitako erreportaian erakutsi nizkizuen
Data: 2012-9-9
Distantzia: 21 Km
Igoera: 1300 m
Altuera maximoa: 1368 m (Artzanburu)
Tontorrak: Alustitzain, Oamendi, Arripilata, Arranoaitz, Ormakio eta Artzanburu
Hasiera eta bukaera: Brinkolako tren geltokia
Ibilbidea Brinkolako tren geltokitik egingo dugu, bertara hurbiltzeko bi aukera ditugu
- Legazpitik etorrita: Legazpi herritik 3 kilometrotara Brinkolako bidegurutzean ezkerrera hartzen dugu, argazkian agertzen den moduan, bi kilometrotara Brinkolan gaude
- Oñatitik etorrita: Udanako gaina pasa ondoren, kilometro pare batera Brinkolako gurutzbidea dugu, eskubira hartu eta segituan helduko gara
Aizkorrin Barrena mendimartxa guztiak bezala, ibilbidea Brinkolan hasten da
Alustzaindik Aizkorri aldeko panoramika
Arranoaitzeko buzoia
Baina ez da korostia
Hori bai Aizkorrin Barrena euriak pakean utz dezala!!!
