Irailaren lehen egunetan berri txarrak jaso genituen, Mikel Oskoz laguna, Aizkorrin Barrena mendimartxarako Armuño mendian garbiketa lanak egiten ari zela, gaizki sentitu eta helikopteroz jeitsi zuten, hurrengo egunean Donostian hil egin zen.
Berri sinestezina, aurreko asteburuan bi aldiz berarekin egon nintzen eta martxari buruz hainbat gauza komentatu genituen, gaizki sentitu zen egunerako zita genuen, gure spinningeko klasean, baina bere bizikleta hutsik zegoen, Mikel hiltzen ari zen
Egun hauetan Mikeli buruz milaka hitz goxo entzun ditugu, denak egi, bera paregabea zen, beti denei kasu egiten eta laguntzen, aurrekoan Aizpurun ikusi nuenarekin , zure laguna izan nintzanaz arroa nago, agur Mikel, eta egun haundira arte
Musika entzuteko play botoiari sakatu
Goizeko 9.30tan Legazpiko enparantzan elkartu ginen,eguraldi aparta, lehen momentutan lainopean izan bazen ere. Segituan Mantxolatik gora Atagoitiraino igo ginen. Aizelekuren ezker partetik Aztirinaino eta handik Zabainera, bertatik azken aldapatxoa igo eta Otañura iritsi ginen, egun ederra benetan eta sekulako bistak gure aurrean. Omenaldia laister hasi behar zen ,azkar azkar pistara jeitsi eta atzeruntz hartu Aizpururaino, bertan Mikeli azken agurra emateko elkartu ginen
Bukatzena bakoitza bere kasa Aztirra eta handik Legazpira
Egun lainotsua irten zitzaigun
Armiarma sare ugari
Armiarma hau guri agur egiten
Putzua nola pasa behar den irakasten
Sare gehiago
Laino artetik eguzkia irten nahirik
Laguntxo hauek ere agur esan nahirik
Eguzkiak geroz eta indar gehiago du
Aztiri lainopean
Eguzki izpiak pinuen punten artetik
Dirudienez Mikelek laino artetik bidea argitu nahi digula dirudi
Goierri
Taldea Otañura iristen
Otañuko gaina
Ruben zaldiaren gainean
Otañun Leaxpitik oinez etorri zen taldea
Orain Aizpuru alderuntz goaz
Aizkorri beste batean
Dagoeneko Aizpuruko gunea antolatua dago
Omenaldia noiz hasiko zain
Txalapartarien deia
Deia entzun ondoren talde osoa omenaldi puntura urbiltzen da
Egun honetarako prestatu den kartela
Omenaldia
Mariajek , Juan Karlos Agirrek idatziko textua irakurtzen du
Textua
Joxe Arizkorreta bertsoa kantatzen
Bertsoa
Antxon Burciok bere textua irakurri zuen
Textua
Textu guztiak deskargatu daitezke
Taldearen panoa
Argazki osoa ikusteko beheko barratxoa mugitu
Beste behin eskerrak eman Jorge eta bere taldeari eginiko lanagatik
Aizkorrin Barrena mendi martxan jarriko den pankarta
