Aurtengo Aizkorrin Barrena mendi martxarako ibilbide desberdinak diseinatu ditugu, iazkoak hobetzea oso zaila dela dakigun arren. Baina mendizaleari eta izadizaleari erakutsi nahi diogu Legazpi (Brinkolako geltokia, batez ere) abiapuntu aparta dela ibilaldi ugariak eta zoragarriak egiteko. Eta horrekin batera, Aizkorriko Parkearen atea izateko ezaugarri bikainak dituela.
Ni antolaketa lanak direla eta , Brinkolan izaten naiz, eta hain bat lagunei esker erreportai osatzea posible izan.
Eskerrik asko Piolet, Zieft, turko,
Irati, Isaure, Inma, jota jota,kuko , Errikarte Joseba Barandiaran eta Josetxo
Hasi zenetik urterik urte
aurten du laugarrena,
Kaxkarino ta konpainiaren
eskutikan datorrena.
Kontroletik at dagon bakarra
Eguraldian herrena
bi ibilaldi erakusteko
Legazpirik ederrena
bide zuzen ta politekoa
dugu Aizkorrin Barrena.
ZANPA ZANPA
Ibilbide honek 30 kilometroko luzera dauka eta erdia, gutxi gora behera, Oñatiko udalerritik igarotzen da. Ez da bereziki gogorra (Agiñaga, 1100 m. eta Artzanburu, 1400 m dira gunerik altuenak) eta paisaia zoragarriak gurutzatzen ditu. Legazpiko Aitzondo eta Oñatiko Aizkorpe dira aipagarrienak.
ibilbidearen hasieran Eguzkitza baserriak gurutzatu eta Arratola izeneko zabalera abiatuko gara. Arratolan bost bide guratzatzen dira: Eguzkitza baserrietara doana, Udanako mendatera doana, Barrendiolako urtegira doana, Ariztiaundiko basora doana eta Jandoainera doana. Bada, zabal honetara iritsitakoan, Ariztiaundira doan bidea hartuko dugu eta Urkurutzara iritsiko gara.
Urkurutzan, Belategiko aldapari helduko diogu eta Bederatziiturrietako basoan murgilduko gara. Garai batean, izurritea zela eta, Oñatiko Lazarraga dukea, Legazpiko baserri eta baso askoren jabea, hemen bizi izan zela esaten dute. Eraikin handi baten orubea ikusgai dago oraindik.
Iturbeltzerrekako zubia igaro eta Ollariagako zabalera abiatuko gara ondoren. Handik gora egingo dugu, Jandoaingo etxolak pasa eta Agiñagako etxolaraino iritsi arte.
Agiñagako etxolan freskagarri bat hartu eta Oñatiko Aizkorpe baso handi eta zoragarrian barneratuko gara. Honako lekuetatik igaroko gara: Ziartzi, Ubao, Eraunbarri...
Eraunbarrin basotik atera eta Belar gainera igoko gara, Aloñako bidea dagoen zabalera. Lizartzara bitartean paseotxoa bilakatuko da ibilbidea, dena lau laua. Handik aurrera, berriz, aldapa hasiko da: Duru, Malla, Eskista...
Eskistatik gora, Amabirjiñaren iturrirako bidea ezkerretara utzi eta Artzanbururako bidea hartuko dugu, gailurreraino iritsi arte. Gailurrean Legazpi eta Oñatiko udalerriek bat egiten dute.
Artzanburutik aurrera dena behera egingo dugu Legazpiko Udalerrian barrena. Lehenik Arriurdineko saroira iritsiko gara eta bertan Erromesbidea hartuko dugu Intzuntzaeta aldera egiteko.
Intzuntzaetatik Oazurtzako zabalera iritsiko gara, eta handik Altzolaerrekaraino. Bidezidor hau antzina oso garrantzitsua zen, Legazpitik Arabara eta Zegamara joateko bide nagusia baitzen. Ondoren, Antsumaitzen barneratuko gara. Iturria igaro eta gero Iruerrekaeta eta Uarkaaundi parajeak gurutzatuko ditugu. Lastima da ikustea zer gutxi zaintzen diren leku hauek, hain ederrak izanik.
Behin Brinkolazarrera iritsita, porlanezko bideari jarraituz Brinkolara itzuliko gara, Arabaolatzanea auzune historikoa gurutzatu eta gero.
TTIPI TTAPA
ibilbide honek 16 kilometroko luzera dauka eta Aitzondoko baso ederra gurutzatuko aldenik alde. Ez du desnibel handirik eta, hortaz, patxadan egiteko modukoa dela esan daiteke. Abiapuntua Brinkola auzoko tren-geltokitik izango da (464 m) eta ibilbibideko gunerik altuena, berriz, Intzuntzaetan dago (870 m).
Ibilbidearen hasieran Eguzkitza baserriak gurutzatu eta Arratola izeneko zabalera abiatuko gara. Arratolan bost bide guratzatzen dira: Eguzkitza baserrietara doana, Udanako mendatera doana, Barrendiolako urtegira doana, Ariztiaundiko basora doana eta Jandoainera doana. Bada, zabal honetara iritsitakoan, Ariztiaundira doan bidea hartuko dugu eta Urkurutzara iritsiko gara.
Urkurutzan, Belategiko aldapari helduko diogu eta Bederatziiturrietako basoan murgilduko gara. Garai batean, izurritea zela eta, Oñatiko Lazarraga dukea, Legazpiko baserri eta baso askoren jabea, hemen bizi izan zela esaten dute. Eraikin handi baten orubea ikusgai dago oraindik.
Iturbeltzerrekako zubia igaro eta Ollariagako zabalera abiatuko gara ondoren. Handik gertu, Jandoaingo bidea eskuinetara utzi eta Tubobidean barneratuko gara. Tubobidea esaten zaio 1936ko gerra aurretik Legazpiko udalak bertan hodiak sartu zituelako Legazpira ura eraman ahal izateko. Lau bat kilometroko luzera dauka eta gaur egun pasealeku paregabe bilakatu da, txukun-txukuna, egokitua eta aldapa gutxirekin. Tubobidearen hasieran lehen abituallamiendua eskeiniko du antolakuntzak
Hortaz, Tubobidea gurutzatuko dugu hainbat parajetatik igaroz: Iturbeltz, Pikandiko Herri Txabolea, Sifoia, Altzolazabal... Amaieran, Intzuntzaetako zabalera iritsiko gara eta bertan hamaiketakoa izango da.
Intzuntzaetatik aurrera dena jaistea izango da. Lehenengo Oazurtzako zabalera, eta handik Altzolaerrekaraino. Bidezidor hau antzina oso garrantzitsua zen, Legazpitik Arabara eta Zegamara joateko bide nagusia baitzen. Ondoren, Antsumaitzen barneratuko gara. Iturria igaro eta gero Iruerrekaeta eta Uarkaaundi parajeak gurutzatuko ditugu. Lastima da ikustea zer gutxi zaintzen diren leku hauek, hain ederrak izanik.
Behin Brinkolazarrera iritsita, porlanezko bideari jarraituz Brinkolara itzuliko gara, Arabaolatzanea auzune historikoa gurutzatu eta gero.
Gure lagun Ziefti eskerrak
ZANPA ZANPA
Distantzia: 30 Km
Igoera: 1500 m
Altuera maximoa: 1368 m
TTIPI TTAPA
Distantzia: 16 Km
Igoera: 600 m
Altuera maximoa: 860 m
Brinkolan mendizaleak irtetzeko prest
Irteera jendetsua
A ze koadrila
Eskobak
Martxako gazteena, bira osoa aitatxoren sorbaldan egin zuen
hauek bai gaztetxeoenak
lehen kilometroak Land roverrean egin bazuten ere
Denak errenkadan
Udalaitz eta Anboto lainoz inguratuak
Zikintzeko beldurrez
Lehen edizioan egiondako kartela eta aurtengoa
Bi ibilbideak banatzen den puntua
Jandoainen ohiko bidea utziko dugu
Aginagan bakarrik likidoa jarri behar genuen, eskerrak jana ere jarri genuela...
Aloña azpira hurbiltzen
Oñati oraindik lainopean
Oso polita zegoenez argazkilariak lan eta lan
Basotik
Orkatzategi
Aloñara ez gara iritsiko
Belar
Putrea...
..artaldearen zain
Duruko anoa puntua
Aurelio sutan
Piolet huandia
Maite beti irrifartsu
Eskistako txabola
Bakoitzak ahal duen moduan igotzen du
Artzanburuko azken maldak
Artzanburun Irati Goikoetxeak bertsoa utzi zuen
Brinkola aldetik abiatuta
Aloña gendun helburu,
baso, erreka, zelai artean...
konturatzerako Duru!
Alderik alde, puntarik punta
besarkatuz Artzanburu,
"Izadi-zale" eskerrik asko
goizak guztia batu du,
zuen aldetik izugarrizko
oparia jaso dugu.
Segura Irratian Itaka saioa gidatzen du, niri egin zidan elkarrizketa entzun dezakezue, 75. minututik aurrera
Aizkorri aldera
Aloña aldera
Barrendiola
Arriurdingo txabolak
Txiplatita inguruko basoa
Intzuntzaetako anoa postua eta kontrola
Errekatxoa zeharkatzen
Helmuga Brinkolan
Bukaeran kamixeta
Famatuak ere izan genituen
Joseba Inseba Insausti Ibarratarrak eta Ruben Vega Legazpiarrak zozketaren irabazleak izan ziren Ttipi Ttapa lehiaketan 137 partaide izan ziren eta irabazlea Edurne Huesa ordiziarra izan zen
http://youtu.be/sZyHfZysw28
1 comentarios :
Lan bikaina, Aitor! Segi mendizaleak gozarazten!
Publicar un comentario