1
sábado, 27 de abril de 2013

Armuño





   Azken 6 urteetan bezala Aizkorrin Barrena mendi martxa prestatzeko asmoa dugu. Horretarako garai honetan ibilbide posibleak aztertzen hasten gara, erreportai honetan aurkeztuko dudan ibilbidea , aurtengo Ttipi Ttapa izan daiteke

   Brinkolatik hasi eta errepidetik karrilaren norabideari jarraituz Brinkolazarreraino, bertan eskubira Aierdiruntz hartu eta Onikaskotik Urkimendi zabalera, bertatik Tubobidea zeharkatuko dugu, sifoiaren parean . Goruntz Arlepo harkaitz goieneraono jarraituko dugu , orain Petroleo bidean gaude; 1970. hamarkadan ebaki zuten bidean. Petroleoa topatzeko zundaketak egin zituzten garai hartan eta, horregatik, gaur egun Petroleobidea esaten zaio, ikusmira zoragarriak ditu Oñati eta Legazpi aldera. Petroleobideari jarraituz Jandoainera iritsiko gara. Jeisten hasi eta Tubobidera sartu, Iturbetz ur depositoraino, 1930.eko hamarkadan Legazpirako urak hartzeko tubobidea hortik aurrera egin zuten. Tubobidea utzi eta erreka jarraituz, Bederatziturrita gainera, gero zeharka Beaingo zabalera, hemendik Armuño igo eta bista zoragarriak izango ditugu, jeistea besterik ez zaigu faltako,lehenik Olabasoko ur-depositoa ikusiko dugu eta azkar azkar Brinkolara









Data: 2013-4-21
Distantzia: 17 Km
Igoera: 700 m
Altuera maximoa: 975 m (Petroleo bidea)
Tontorrak: Armuño
Hasiera eta bukaera: Brinkolako tren geltokia









Ibilbidea Brinkolako tren geltokitik egingo dugu, bertara hurbiltzeko bi aukera ditugu
   - Legazpitik etorrita: Legazpi herritik 3 kilometrotara Brinkolako bidegurutzean ezkerrera hartzen dugu, argazkian agertzen den moduan, bi kilometrotara Brinkolan gaude
   - Oñatitik etorrita: Udanako gaina pasa ondoren, kilometro pare batera Brinkolako gurutzbidea dugu, eskubira hartu eta segituan helduko gara





Kargatzen segundu batzu iran dezake, lasai, itxaron, pena merezi du eta






Berriz ere Brinkolatik abiatzeko prest

Aizkorri laino artean

Aierdi

Zerua zuhaitz bilutsien artean

Putzuetako islada pare bat



Tubobideko sifoia

Tubobideko pagoei hosto berriak ateratzen



Jandoaingo txabola

Tubobidea



Iturbeltzeko ur biltegia

bertan bere garaian Legazpin, ur gehien biltzen zen lekua

Iturbeltz erreka

Aizkorriko mendi zerra

Urietagaiña trikuharria harizti handi batean kokatua dago eta horietako zenbait haritz trikuharriaren tumuluan erroturik azaltzen dir

Udalaitz

Armuñoko buzoia

Olabasoko depositoa, bere garaian Turbinarako ura erabiltzen zen



Brinkolako ikuspegi pare bat



Udaberria agertzen ari dela hainbat irudi






















1 comentarios :

Giroa dijo...

Ederra KxK, erreportai politta eta argazki zoragarriak. Zaindu, eta ondo segi artista!