Erreportai honetan Izadi-Zaleak
mendi taldeak eta Burdinola elkarteak antolatutako ibilbidea aurkezten dizuet. Aizkorpeko Mandabidea eta Ubidea ezagutzeko aukeraz aparte naturaz ere gozatu genuen. Ibilbide hau haurrentzat prestatu genuen, eta asko oso txikiak ziren, guztira 46 lagun bildu ginen.
Zer da Ubidea?
1925. urtean Zegamako paper fabrikak Aizkorriko mendi hegaleko urak jasotzen zituen ubidea eraiki zuen, Aizkorrondoko ubidea. Handik urte betera "Electra Aitzgorri" enpresa sortu zuten eta bi zentral hidrauliko txikiren bidez (Ezpaleo eta Aldaola) argindarra sortzen hasi ziren, Argi indar horri esker paper fabrikaren funtzionamendua hobetu egin zen, eta horrez gain, Zegama eta inguko herrietarako (Gabiri, Legazpi, Mutiloa, Segura eta Zerain)aprobetxatu zuten. Ezpaleo zentrala 1987an parperfabrika itxu arte funtzionamenduan jarritu zuen
Ubideak 8 kilometro ditu eta 700 metrotako kotan kokatua dago, bi tarte ditu, Lehen tarteak San Adrain Azpian sortzen diren bi erreketako urak jasotzen ditu, Aldaolako zentral zaharreraino. Bigarren tarteak, Aldaolatik Oturbietako presarako bidean biltzen dituen urak bost kilometroan garraitzen ditu. Ubidearen beste muturra Zegamako geralekuaren gainean dago.
Iturbietako uharkan ubidearen bi tarteetatik iristen den ura biltzen da. Handik ura 330 metroko kota aldea duen karga-hodi batean jaisten da, 1200 metroz, Ezpaleo zentraleraino. Zentral hori martxan dago oraindik

Esaten denez, Zegamako Olaberri auzoan piztu zen Gipuzkoako lehen bonbilla, probintziako lehen zentral hidraulikoan sortutako energiari esker.
Zer da Mandabidea?
Aizkorpeko mandabidea antzina antzinakoa da. Santiespiritu eta Oazurtza lepoa lotzen ditu. Legazpiarrek Arabako bidea izenez ere ezagutzen zuten eta gaur egun ere Legazpitik Araiara edo Zalduondora joateko biderik motzena da. Antzinatasun horren lekuko dira Itzubiaga azpian, bidean bertan, dauden galtzada pusketak. Gerra ondoren, gose garaian, asko erabili zen. Gipuzkoarrak, gauez eta guardiazibilen ezkutuan, mandoak hartu eta gari bila joaten ziren Arabako herrietara.
Data: 2012-5-13
Eguraldia: "Sin mas" egun bat
Distantzia: 14 Km
Igoera: 400 m
Altuera maximoa: 862 m
Iraupena: 4 ordu, poliki poliki haur txikiekin
Tontorrak: Ez
Hasiera eta bukaera: Zegamako apeaderoak
Zegamako herri pasa eta kilometro eta erdia eskubirako kruzea izango dugu, bi kilometro eta erdi geroago Zegamako apaeaderora iritsiko gara.
Ibilbidea Zegamako geltokitik hasten da
Zegama Aizkorri maratoia
hemendik pasatzen da
Ibilbide guztia basotik egingo dugu

Oazurtzako artzainen herrian txabola ugari eroriak
Ardagaia

Bidean zehar errekatxoak igaroko beharko ditugu
Basoa berde berdea dago
Hauek zatoarekin laister hasten dira
Taldeko argazkia
Bertatik Aizkorriko tontorra ikusi beharko genuke , baino lainoak ez du laguntzen
Ubidea

Ibiltzeko oso ondo dago, ondo zaindua, zuhaitz honek ez du kalte gehiegirik egiten
Udaberriko loreak ubide bazterrean
Iturbieta Ur biltegia
Iturbieta, Iturri-begia edo iturburua dagoelako. Ura harkaitzetik sortzen da.
Ur jauzi txikia
Arantxa taldeko arduradun bat
txikiak dagoeneko nekatuta, 4 urtetxo bakarrik!!!!
Ubidea bukatzeko komeriak
Burdinolako lagunek galdera joku bat antolatu zuten, oso interesgarria
Haurrentzako zen , baina nagusiak edarto pasa zuten
Hona hemen galderak
1. Zenbateko luzera dauka Zegamako apeaderoa eta Brinkolazar lotzen dituen tunelak
(Tunelaundik)?
• 2.995 metro
• 1.201 metro
• 6.046 metro
2. Oazurtza izeneko lepoan artzainen herri bat zegoen lehen. Orain txabola bakarra dago zutik.
Zenbat ikusten dira erorita bidetik?
• 3 txabola
• 7 txabola
• 9 txabola
3. Legazpiarrak Aizkorpe edo Aizkorrondoko mandabidetik sarri ibiltzen ziren. Nora joaten
ziren?
• Bizkaiko larreetara
• Iruñera
• Arabako herrietara
4. Ibilbidean zehar zuhaitz mota bat asko ikusiko dugu: pagamotza. Zergatik esaten zaio
horrela?
• Moztutako pagoa delako
• Bonsai itxurako pagoa delako
• Adar motzak dituelako
5. Mandabidetik (Mugano izeneko zabalgunean) zer ikusten da Aizkorriko puntan:
• Gurutze handi bat
• Santo Kristo ermita
• Mugarri luze bat
6. Aizkorpeko ubidea 1925. urtean egin zuten, baina zertarako?
• Zegamako papelerarentzat argi-indarra lortzeko
• Zegamako soroak ureztatzeko
• Herriko iturrietara ura eramateko
7. Ubidea Iturbieta izeneko leku batetik pasatzen da (Makina etxea dagoen ingurua). Zergatik
izen hori?
• Iturri-begia edo iturburua dagoelako. Ura harkaitzetik sortzen da.
• Bi iturri daudelako
• Ubidea egin zuena Iturbieta deitzen zelako.
Ilazki eta Mirene irabazleak
AVISO POR RIESGO NOTABLE (3) DE ALUDES MAÑANA DOMINGO
Hace 11 horas





Birmania
Relax
Otoño
Urederra
Doble marco






2 comentarios :
Una preciosidad de fotos KxK, ¡menudo verdor!. Esas rutas por los canales son simpre éxito seguro porque además de ser relajantes son muy bonitas.
Saludos
Earra KxK!!!!!!
Nahiz eta Aizkorrin askotan ibili, ez nuen ibilbidea bere osotasunean ezagutzen. Milesker erakusteagatik.
Argazkiak, betiko moduan, izugarriak.
Publicar un comentario en la entrada
Publicar un comentario en la entrada